Kaixo danoi!!!!!Zemuz zoazte? bueno, laburra izango naiz...
Ba aber, gauza da Goizederrek eta nik, gabonetan eskialdi bat egitea pentsatu degula, pare bat egun izango lirateke. Ez dakit ondo etorriko zaizuen, baño dagoeneko eguna pentsatu ditugu (guri oberen etortzen zaizkigunak direlako). Orduan, egunak abenduaren 29 eta 30 (astelehena eta asteartea) izango zian. Badakit ez dela oso demokratikoa egun aukeraketa, baño gu egun hoietan bakarrik joan gaitezke, eta gañera, orain hemen botaketa bat egiten hasten bagera... nos dan las uvas! (literalmente! ze, denak ados jartzen geranerako...).
Lekua, berdin zait, irekia nago proposamenik baldin badezue, eta bestela, ba urtero joan ohi garen bezela, frantziara joango giñake, Luz Ardiden edota La Mongie-Bareges.
Agian, eskialdi bat antolatzea baño, gure eskialdira joateko gonbidapen bat da hau, baño bueno... es lo ke hay! Nere ustez modurik optimoena da, ze batek egun batean ezin duela, eta besteak beste batean bai, baño nik ezin det, baño obeto da ez dakit noiz jutea.... a tomar por...
Aber, orduan, etorri nahi duenak, hemen idatzi dezala edo neri email bat bidali diezadala! Lehen bait lehen! Albergea, kanpiña edota dena delakoa erreserbatu behar bait det! Aste beteko epea ematen dizuet, hemendik aste betera lekua hartuko det apuntatu direnentzat.
Ba hori, ondo joan eta eskiatu nahi duenak mugitu dezala ipurdia!!!!
ale ba, ondo izan eta goraintziak denoi!!!
Animatu, ondo egongo data!! Benga Popi!!
aio!
Jaramillo
