miércoles, 30 de mayo de 2007

Toke artistiko!

Iepas Josepas!

Badirudi hemen, los ingenieros, afiziño itzela daukiela "pentsatzekoak" diren joku horietan. Bost urtez ikasten egon eta gero, le hemos cogido el gustillo, eta asko kexatzen garen arren, barne-barnean ..., nos encanta.

Batzuei, zenbaki, zirkulu eta marratxoen jokuak gustaten jaken bitartean, beste batzuk, irudien bitartez adierazten gara hobeto.

Hona hemen, azkenengo urte hau gai moduan hartuta, zuekin konpartitzeko irudia.

Muxu asko.
Bizi.

PD: flirck-eko kontuan irudi artistiko kasero gehiago.

domingo, 27 de mayo de 2007

Kontuz mutillok!!!!

Italian gizonezko bati 200 milla euroko isuna ezarri diote bere neskalagunari impotentzia arazoak zituela ez esatearren eskondu aurretik.

Demandatuaren izena Luca Prodi da, 26 urte ditu eta Palermoko herri txiki bateko gorteak bere emazteari gezurra esatearren karguaz errudun topatu zuten. Emaztegaiak zioenez, bere gizonak ezkondu arte itxarotea nahi omen zuen oheratu aurretik eta egi guztia eztei gauen jakin izan omen zuen....(jajajajajajajaja imaginatu....jajajajajajaja).
Juezak esan zuenez ordea emakumeak egia jakiteko eskubidea zeukan bere gizonaren inpotentziari buruz berarekin ezkondu aurretik, emazteak bereala eskatu omen du dibortzioa.

Nire buruausteak orain ondorengoak dira: Orain ohean ez "kunplitzeagatik" multatuak izan gaitezkeneean...: Azkarregi joatearren ere multatuko al zaigu?, eta telefonoz hitzegitearren bitartean?, eta alkoholemia tasa gainditzearren egiterakoan?, edo akaso "por daños a terceros" ere multatuko zaigu?

Notizi guztia hemen: linka.

Jokutxoekin jarraituz......

Bueno lehenik eta behin... hauteskunde eguna gaur... momentu batez serio jarri ta hauteskunde hauen balorazio orokor eta sakona egin nahiko nuke: "bla bla bla, bla bla bla, bla bla bla".

Bueno eta orain ona hemen jokutxo berria:
Ikusten dezuten bezela bederatzi hutsune dira bete beharrekoak, eta hutsune bakoitzak adierazten du bere azpian daukan zenbakia zenbat aldiz agertzen den, hutsune guztiak kontuan artuz.

Adibidez: 5 zenbakiaren gainean dagoen hutsunean 2 zenbakia jartzen badegu, esan nahi du guztira 2 bosteko egon behar direla, ondoren orduan 2 bosteko jarri beharko nituzke, ba imaginatu 5 -eko bat 1 zenbakiaren hutsunearen gainean jartzen dudala, orduan bost 1 daudela esan nahiko luke hutsune guztien artea. Ulertu duzue ezta???? bueno bestela komentarioetan galdetu eta esplikazio sakonagoak emango ditut.

Bueno datorren astean erantzuna!!!!!!

Irabazlearentzat kriston premioa daukagu!!!! : Asteburu baterako ostatu bat Lausanneko hiri politean, penxion kompleta!!!! (gosaririk ez 11 baiño lenago), gia turistikoa Lausanneko tabernetan zehar!!!! eta nola ez EPFL unibertsitate zoragarrira bixita!!!!!

viernes, 25 de mayo de 2007

Jokuan soluzioa

Ieup!

Joe! nabaritzen da azterketen mamuak gerturatzen ai diala eh? ze jendeak ez du asko idazten hemendik... baina beno aurreko astean proposatu nizuen jokuan emaitza ikusteko irrikitan egongo zeate... ba besterik gabe ona hemen soluzio ofiziala:Irabazleak eta crack hutsak dianak: Josune ta Ibai izan dira! Zorionak! "pan amb tomaquet" bana irabazi dezue honea (bartzelonara) etortzen zeatenerako!! ;-)

Galtzaileak edo beno aldi hontan asmau ez dutenak Jaramilo jauna eta Maddi izan dira... ooooohhhhhhhhh ze penaaa... baina begiratu ze nolako soluzio aldrebesa topatu digun gure Maddik...

benetan aldrebesa ez? esa Maddi! ez nuen gutxiago espero zuregandik! ;-P

beno penia asko ikasi, zorte on azterketetan ta ondo segiiiiii

sábado, 19 de mayo de 2007

Ui!!! hurrutitik begiratuta asko irabazten dezu!!!!

Begiratu argazki hau, Albert Einstein da ezta? bueno ba orain urrundu ordenadorian pantallatik 3 bat metro eta begiratu berriro.

Bazen ordua!!!!

Apa peña!!!!

Zer moduz doa dana? Ni hementxe, Gasteizen, han zubia geneukan eta sorbaldan resonancia neukanez etorri naiz, aprobetxando Arabatakadara joan nintzen pixkat, kasualidadea ezta? Hurrengo asteburuan berriro etorriko naiz seguramente baina ez da fijo.
Bueno ni betiko moduan nabil, klasera joan, ikasi, juerga eta gehiagorik ez. BUeno orain bi berri ditut, alde batetik CLIO maitea apurtu da eta aste honetan ez dut eukiko Toulousera joateko baina hurrengo asterako badaukat berriro, bueltatzen banaiz klaro, imajinau dezakezue zelan egongo naiz CLIO barik? Triste triste. Eta bigarren berria uztailan Dublinera noala monitore moduan!!!YUJUUUUUUUU!!!!!!Bera ni ezin naiz joan uztaileko planetara baina abuzturako zeozer antolatzen bada han egongo naiz!!!!
Bueno besterik ez, egongo gara!!! Eta mila esker Ibai hau sortzeagatik!!!!

viernes, 18 de mayo de 2007

beste joku bat!

aupa gente! zemuz doa dana??

Gu hementxe! bero asko egiten du hemendik y kon tal de no estudiar...

Beno ba, ikusita zein izan zen aurreko jokoan emaitza, ta pikatu nintzalako, antzeko beste joku batekin natorkizue! joku hau koadrilako afari batean atera zan eta 20 pertsonetatik bat bakarrik izan zen kapaza ateratzeko! Beno eta Itsaso ere gai izan zen... (zortea??, nik baietz uste dut... ;-P) beno beno ba hor dihoa irudia:
Ikusten dezuten bezala bost karratutxo agertzen dira, ba makiltxo horietako bi bakarrik mugituta lau karratu perfektu lortu behar dituzue! ulertuta?? ba hoixe burua pixkat gehio lantzea ta badakizue zuen saiakerak korreora bidali ta hurrengo astean emaitzarekin itzuliko naiz! ta irabazlearentzat... uhmm ba ez dakit sorpresa?¿ jejeje ala ba ondo segiiii...

... ai ai ai ahaztu baino lehen itsason partez eskuminak danoriiii ta oso gustora gabiltzala! azkenaldian parrandatik parrandara tralarai! adeuuuuuuu

miércoles, 16 de mayo de 2007

txikas en sujetador? gu askoz hobeto!


Jokuaren soluzioa


Irabazlea: Mikel Jaramillo
Ibaiek kriston kakaua muntatu zuen baina Eneko ere etzen atzean geratu!! Menudos mondrongillos!! Kate bat sortu behar zen!! Bakarra!! Dena den, eskerrik asko parte hartzeagatik, beste listillo batzuk parte ere ez dutelako hartu telekoko 5. mailan daudelako!! (E Lander?)
Ala ia okurritzen zaigun beste zeoze!!

Goize petarda!

Aupa kuadrilla!

Beti esaten hemen idazten hasteko garaia zala ta uainguan iya obligazioz idatzi beharra dakat... Eztakizue zer dan Goizeder petarda hau aguantatzea, ni lan ta lan ta bea hortxe, marrazki ijitu ijituk iten... Gañea estañatzen e dena txapuzeatu du, ikusi in beharkoa ze iteun Fagorren, jiji! Beno, puex hortxe nere erantzuna ta eztet jarraituko bestela... Halare, esan beharra dao gure ekipoa dala langillena e! (Goize, zuk ez esan inorri korkinak geala ta lixto, teoria honekin geatuko gea)

Beno, puex nike plantxo bat proposatu nahi dizuet aunke uaindik eztakiten oso ondo nola jungoan asuntoa. Uztailak 21en Bizkaia alden jotze deu, nun enao seguru: ze iruitzen asteburu pasa edo jutea? Kanpingtxo baten edo lo kuluxka in ta lixto! Beno, nik bota det, hortik aurrea...

Hala txabalex, muxu haundi bana porai zabiltzaten guztiri (Bartzelona, Suiza...), eta bestiei ba egunero bezela ikusiko geala eta animo! Azken txanpa bakarrik geatze zaigula!!!!

martes, 15 de mayo de 2007

Josune txunga!

Hemen irudia! guay dagoela? jejeje

Josune txunga!

OLA ÑE! Josunek existentzia amargatuko dit! ke fuerte! atsaldean paint-en marrazki bat egiten egon naiz, con todo mi esfuerzo, txostenean jartzeko! eta Josunek esateit pixkat 'IJITTUA' dela eta berak beste bat egingo du! ke fuerte!

Nire lan guztia... ama! ze egun!

Nire marrazkia jarriko dizuet gogoekin ez gelditzeko

jajaja, begira nola jarri didan testua! me retiro! ez dit irudia sartzen uzten!

Goizederren Zorionak!!!!

Bueno igande honetan egun inportantia dala esan dit Goizederrek eta iñork ez dezan ahaztu, kuenta atras bat jartzea pentsatu dut. jejejeje igandean denak Goizeder zoriontzera!!!!!! jijijiji
Anne zurea ere jarriko nuke baña seguru ez degula horrelako txisme baten beharrik eukiko, zuk ederki gogoraraziko diguzu eta kuenta atrasa nola dijuan....jijiji.


lunes, 14 de mayo de 2007

Tour de Romandie

Orain dela bi aste, Tour de Romandie (Romandiako itzulia) Lausannetik pasa zen eta nola ez hemengo euskaldunak bertan egon giñen Euskalteleko txirrindulariak animatzeko, bueno txirrindulariez gain giroa ere animatu genuen ze benetan Suizo haueko soso batzuk dia eta etzuten iñor animatzen, baña bueno guk berain partez ere eskandalo pixkat egin genuen.... Azkenean txirrindulariak baño "show" handiago eman genuen guk.

Hemen uzten dizkizuet Euskalteleko txirrindulariak pasa zireneko bideo batzuk, bueno eta ea Wally (hau da, ni neu) aurkitzen dezuten bideotan:

Lehenengoa:


Bigarrena:

domingo, 13 de mayo de 2007

Maitasun Doktorea

Bueno, blogak hasieran izan zuen arrakastarekin jarraitu nahian eta azkenaldian geldialditxo bat eduki duela ikusita, neronek asuntua pixkat berotzea erabaki dut. Ta ez hasi gaixki pentsatzen!! badakit azkenengo jarri nituen argazkiak ere giroa nahiko berotu zutela (jejeje) baña oraingoan beste era batera berotu nahi dut giroa. Proposamen berri bat blogari bizitza pixkat emateko blogean sekzio berri bat estrenatu nahi dut:

MAITASUN DOKTOREAREN sekzioa!!!!!! jejejejejeje bai, bai, pelikuleta amerikarretan bezala sekzio honetan maitasun, laguntasun eta hainbat alorretako expertuak izango ditugu zuen arazo larrienei irtenbidea emateko (Bai, badakit ikasten egon beharko nukela!!!! baña imaginatu zemateko kontzentrazio maila dakaten horrelako gauzak okurritzen bazaizkit.) Bueno esan beharrik ez dago sekzio honek ezin duela zuek gabe aurrera jarraitu beraz, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztet (telekoek horrein maiteko dezuten maixu batek esango luken bezela.....ezta?). Bueno ba helburua errexa da: nik hemen Lausannen horrelako gaietan aditua den pertsona bat aurkiu dut eta ideia berai galderak egitea izango litzateke, edozein motatako galderak, pertsona hau oso jakintsua baita. Bueno ba sekzio honetan parte hartuko dezutelakoan maitazun doktorearen emaila hauxe da: maitasundoktorea@gmail.com
Bueno astero galdera interesgarrienak eta beraien erantzunak blog-ean publikatuak izango dira, beraz ANIMATU IDAZTERA!!!!

domingo, 6 de mayo de 2007

Lausanneko tabernetan!!!!!

Aurreko post-ean esaten nuen bezela... ostiralean lausanneko taberna batean kamarerak kriston espektakulua eman zute!!! eta nola ez gu han geunden eta gainera argazki kamera batekin momentua inmortalizatzeko. Bueno nola bakiten denok argazkiari bakarrik begiratuko diozutela eta nere hitzei kasu gutxi egingo diozutela ona hemen aipatutako kamareren argazkia. Komentario bakar bat merezi dute: "Puffffffffffffff......."

Eskuinekoak, 30 segundu barru sujetadorea kenduko zuen guri tragoa ateratzen ari zela ta gu nola ez, beti bezela 4 edo 5 boteari tragoa ateratzen laguntzera joan giñen....portzierto ez dakit trago hori azkenean atera zigun....jejejeje

P.D.: Argazki bakar bat irten da ondo atera nituen 5 edo 6 haietatik, baña aizue!!!! enitzen kamarari begira ibiliko ezta????

Urduñako Otxomaioak

Jelow Injenu(er)os!

Ba bai, resakatxuegaz (komo si fuese viernes), hemen arrasaten nuestro kerido blogean idazten.... Atzo Urduñan, bazkari euki gendun oin dala 5 urte residentzian egon ginenekaz. Rekordando viejos tiempos. Bazkari, sobremesa, mus partida, kopatxue ta gaba dana aurretik. Lelengo biderrez joaten ginela, batzuk.... ostia! ta kriston giroa! Kontzertu, txozna, taberna ta beste antro askotatik pasa ginen. Dantza, bazileo ta tragoak tarteka..... baina Euskal Herrian lege dan bezala, han be, neskatilek lotsatute hainbeste mutil lotsabakon artean. Itzel pasa gendun! gatxa izango da egueneko SanPanetan hori gainditzea. Saiatuko gara behintzat! Animo people!

PD: Ibai, aprobetsa hor zauzela striptis guztietara joateko. Badakizu hori hemen......, ia ezinezkoa!

viernes, 4 de mayo de 2007

Gaur egun triste bat Lausannen.....

Kaixo gente.....
Ba bai gaur egun triste bat izan degu Lausannen...gutako bat bueltan dijoa euskal herrira eta ez nahi duelako, baizik eta lanik topatu ez duelako... Komentatzearren...gogorra egin zait bera agurtzea, egia esan kasi agurrik ere ez diot esan, bera bai zen hona heldu nitzanetik juerga guztietan lagundu didana... esan dezagun "Lausanneko Popi" bezela zela niretzat. Ta horixe... gaur afaria eduki dugu...mozkortu gera...baina dena izan da desberdiña...dena tristeagoa...dena diferentea...bagenikelako azkena zela.

Bueno negarrak alde batera utzita...gaur gabean inoiz gertatu ez zaidan gauza bat gertatu zait. Gu geunden tabernako neskak biluzten hasi dira bapatean!!!! jejeje ez ez , ez tabernako neska guztiak eh!!! baina barran zerbitzen ari ziren neskak bai. Sujetadore soilean geratu dira!!!!! ta momentu batean batek sujetadorea ere kendu egin du!!!!!! Gu guztiok nola ez txora-txora eginda beraiei begira, sujetadoretan tragoak zerbitzen ari ziren bitartean. Ta guk zer egin dugun???? ba tragua azkar-azkar edan, sujetadoretan zeuden bitartean eskatzera berriz joteako!!!! Paradisuak ezin du oso ezberdina izan....baina lasai argazkiak ere atera ditut, nola ez, zuei erakusteko asike atento egon, ze laister gure blogean: Suizako barwomanak sujetadoretan!!!!!!

Bueno Anne gogoratu oraindik zu maite zaitudala eh!!!! jejejejeje (baina horrelako egun asko ez daudelako eh!! k uno es de piedra, pero la piedra kon dinamita tambien se rompe).

Bueno ba nere juegako laguna agurtzea, ala eta guztiz ere, ez da erreza izan.....orain igual derrepente formalduko naiz.....kien sabe???

Malko artean agurtzen zaituztet.......lagunei agur esatea inoiz ezbaita errexa.

P.D.: Sujetadoretan dauden nesken argazkiak laster jarriko ditut!!!!!! puffffff inkreible.......

Beste agur bat

iepa jende!!

nike nahi detela bloga estrenau! protokolue segiuz, neire oso ona iruitze zat berriketalekun ideia baino ondik eztixot hartu trukillue ta laberinto xamarra da, baino bueno. Oittu arte. Ta Ainhoak esaerie pixket aldau in du, ze friki se nace o se hace baino 15 urtearte!! Ta ez garai hauetan, karrerie bukatzeakun, jajaja. Aber Bartzelonako San Pankrazio zemouz jutean, Arrasatekue datorren ostegunin da, ta kontziertuk pixket eskaso die baino jendie.. hortxe hortxe antzeko parezido, jiji!!

Bueno ba pipol, emateu honek artu dula martxie ta aber holaixe segitzeun!

Ondo segi & txau!!!

jueves, 3 de mayo de 2007

Agur bat Toulousetik

aupa danoi!
ze moduz zabitzie? bueno ibai, ni ez naz gutxiau izengo, ta esangotzut be bai ideia ona pentsetan jatela blog-an asunto hau. ez dakitxetela zelan ostia funtzionetan dauen (Oihana: "freaky se nace, no se hace"), baina tiempo al tiempo.
ta bueno, oin popi ta bixok etxien gaz. behinguagatxik atsaldia libre daukogu (astebetera beste azterketa bat euki arren), ta ze ta kixton euri zaparrada bota bier (la suerte del enano...). bo, ni oin lanien egon bieko nintzen, baina nere lankidiai neskak itxi dotze (2 aste zoiezien batera), ta dau destrozaute (!?) ta ez dauela lana itxeko moduen... frantses honeik...
portzierto jaramillo, egon gare bartzelonako mobida hori komentetan, 12000-15000 pertsonen jaixe, ta pentsau dou ba guri astebukaera hori ez jakula oso ondo etorten, hurrengokua hobeto, ta aber fan zeiken antolatzailiengana esatera jaixa asteburuz aldaketako... ;-)
ala pues, aber testu hau pagina printzipal horretara aillegetan dan...
ondo ibili!!!

miércoles, 2 de mayo de 2007

kaixoooooooooooooo

Aupa jente,

Anne eta Goizeder gara eta klase interesgarri batean murgilduta gaude. Lanerako gogo haundia daukagunez, gure blog zoragarri hontan idaztea erabaki dugu. Guk ere peloteoarekin jarraituko dugu, asike oso ondo Ibai! benetan!jejejeje!!

Portzierto, Annek badaki zein den gip! Lertxundi como nos engañas!

Bueno, aber, komeditan ibili gara baina lortu dugu gure helburua! zuei irudi polit jartzea! jeje. Joku bat da, hiru loturekin, hau da, hiru zirkulitokin kate bakarra sortu behar duzue, baina ezin da elementu berririk sartu! erantzuna oso kontu garrantzitsua eta serioa iruditzen zaigunez, segurtasun neurriak direla eta, emaitza gure emailera bidaltzea aholkatzen dizuegu. Irabazleen zerrenda datorren astean argitaratuko da!

Delegatu andereñoak esaten du jende asko falta dela oraindik idazteko! ea gure klase aspergarriak arintzen dituzuen.

18:25 dira, esfortzu haundiko lanordu gogorrak igarota, bagoaz etxera!

Arribedertxi

Muxus pipol!

martes, 1 de mayo de 2007

Kaixo gente, zer moduz? joe oso ideia ona iruditu zait blog-arena. Oso ondo Ibai!!!!!!!!! Bueno zer moduz doa dena? Ni hemen arraste aldean agobiatzen asita. Bakizue, pbl, goizetan lana, etxeko lanak eta dena ezin da. Baina bueno, 3 azterketa eta iasta, karrera bukatuta. Nola pasa den urtea. Bueno gente oso ondo ibili eta zoriontxu izan

Parecia tonto cuando lo compramos!

hola mi amol! edo hola mis amoles!
Parecia tonto cuando lo compramos! e Ibai... zugatik ai naiz bai! Gezurra emateu hau Itziarko bati okurritu izana! Ta gañea informatiko... en fin... (eta ez naiz hasiko Athletic-ekin sartzen... ze galtzen ateatze naiz!) Ba hori Ibai, ez da batere ideia txarra izan, oso ondo iruitze zait hau, nahiz eta Ibaien beste "paranoia txotxolo bat" den! jaja!
Cumplidos aparte... espero det jendiak hemen idaztea.
Eta bueno, nik orain nere lehenengo aportazioa egingo det. Bueno aportazioa baño, plan bat da! kriston plana! Bartzelonan, arrasaten bezela, San Pankrazioa bat daukagu! Festa erraldoi bat! Gure unibertsitatean asoziazio bat dago, urte osoan zehar lan egiten duena, maiatzaren bigarren asteko ostiralean festa erraldoi bat ospatzeko. Festa horrek TELECOGRESCA du izena. Kristona da eta Bartzelonako Forumean ospatzen da. Aurreko urtean 12000-15000 pertsona inguru jun zian. Kontzertu pila bat daude, Celtas Cortos, Def Con Dos, Unfinished Sympathy, Gigi D'Agostino, eta beste batzuk. Ez nabil motorra saltzen, baño la juerga promete! jaja! Informazio gehiagorako: http://telecogresca.upc.es
Bueno ba, hementxe bukatzen da nere lenengo aportazioa!
Bartzelonatik, el ex-sub-delegau!
Ondo ibili eta beste bat arte!!!

Argazkiak

Konturatuko zinetenez eskuinaldean argazkitxo batzuk agertzen dira, argazki hauek www.flickr.com izeneko web gune batera igo ditut eta bertatik automatikoki bistaratzen dira blog honetan. Bueno ba konturatuko zinetenez ez ditut argazki asko igo oraingoz eta igotakoak nahiko zaharrak dira, ez da pereza kontua bakarrik izan argazkiak ez igotze, nahita egida izan da, nahiago dudalako zuek igotzen joatea argazkiak eta ez nik bapatean pillo bat jartzea.

Argazkiak igotzeko, lehen aipatutako horrialde horretara sartu behar da eta user ta password bat behar dira. Kontua da seguritate kontuen gatik nahiago dudala user ta password hori ez blog-ean zuzenean jartzea, beraz oraingoz blog-ean erregistratuta zaudetenoi bidaliko dizkizuet email bidez eta gero jende erregistratzen doan ala horiei ere bidaliko diet.

Bueno animatu argazkiak igotzera!!!!!! Ea pixkanaka blog-an zati gehiago landuz noan horrela.

Portzierto barre pixkat egiteko ikusi ondorengo bideoa, hemen suizako lagunekin egin genuen bigote festakoa da:

Goizederren lehenengo aportazioa

Joe majos! hemen ibili naiz, nola idazten zen asmatu ezinda! jejeje, beno, ez zait asko kostatu, e!
Ibai, oso ondo iruditzen zait blog hau sortzearena, e! behingoz, ganorazko zeoze egin duzu! Suitzan ni gabe zaudenez vodka naranja gutxiago edango duzu eta neurona batzuk lanean dauzkazu! jeje.
Ba hori, planak egiteko balioko digu honek, baina ea betetzen ditugun, e! azken aldian pixkat flojo gabiltza! Ez gara eskiatzera joan, batzuk Bartzelonara joateko asmoa geneukan eta ezer ez...
Bartzelonan negoela idatzi behar nuen Jaramillorekin, baina azkenean idatzi ez genuenez etxetik idaztea erabaki dut! Ez daukat ezer berezirik kontatzeko, blog hau estrenatzeko idatzi dut gehien bat. Arrasaten gaudenok gure berri emango dizuegu hemendik! San Pankrazio izateko zai gaude ya! eta jarriko dugu argazkiren bat, kontatuko dizuegu! txintxo txintxo ibiliko gara.
Bueno jente, muxu haundi bat denoi! eta idaztera animatu