domingo, 13 de mayo de 2007

Maitasun Doktorea

Bueno, blogak hasieran izan zuen arrakastarekin jarraitu nahian eta azkenaldian geldialditxo bat eduki duela ikusita, neronek asuntua pixkat berotzea erabaki dut. Ta ez hasi gaixki pentsatzen!! badakit azkenengo jarri nituen argazkiak ere giroa nahiko berotu zutela (jejeje) baña oraingoan beste era batera berotu nahi dut giroa. Proposamen berri bat blogari bizitza pixkat emateko blogean sekzio berri bat estrenatu nahi dut:

MAITASUN DOKTOREAREN sekzioa!!!!!! jejejejejeje bai, bai, pelikuleta amerikarretan bezala sekzio honetan maitasun, laguntasun eta hainbat alorretako expertuak izango ditugu zuen arazo larrienei irtenbidea emateko (Bai, badakit ikasten egon beharko nukela!!!! baña imaginatu zemateko kontzentrazio maila dakaten horrelako gauzak okurritzen bazaizkit.) Bueno esan beharrik ez dago sekzio honek ezin duela zuek gabe aurrera jarraitu beraz, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztet (telekoek horrein maiteko dezuten maixu batek esango luken bezela.....ezta?). Bueno ba helburua errexa da: nik hemen Lausannen horrelako gaietan aditua den pertsona bat aurkiu dut eta ideia berai galderak egitea izango litzateke, edozein motatako galderak, pertsona hau oso jakintsua baita. Bueno ba sekzio honetan parte hartuko dezutelakoan maitazun doktorearen emaila hauxe da: maitasundoktorea@gmail.com
Bueno astero galdera interesgarrienak eta beraien erantzunak blog-ean publikatuak izango dira, beraz ANIMATU IDAZTERA!!!!

No hay comentarios: