sábado, 10 de mayo de 2008


Kaixo kuadrila!!

Bueno bueno!! Bi hauen inspirazioa eta gero ni nator nire kontuekin!! Ez dakit jende askok irakurriko dauen baina bueno... Zubixan Suitzan egon na Ibai bisitatzen eta oso ondo ibili gara alde batetik bestera!

Baina bueno oinguan nire kontuak kontatziaz aparte, beste batzui etxeko lanak jartzera nator! Argazkian ikusten den hitzan esanahia bakizue? Bueno argi dau nori zuzenduta doien galdera ezta? Goizeder, Oihana eta Itsaso?!! Eske Ibai fijau zan eta grazia ein zigun asuntoak!!

Gaur proiektuan txostena idazten hasi binitzen baina bueno edozer aitzakik balio dau hori ez egiteko asike... bueno gutxienez pentsatzen hasi naiz... eta ez da gutxi... ;)

Ale pitxurritos ba ondo ondo segi zabitzenian zabitzela eta muxu haundi bat denontzako!!

martes, 6 de mayo de 2008

Idatziko neuke zeozer, zeozer idatziko banu

Idatziko neuke:

Klaseko hurrengo afariari buruz.
Udaberriak eragiten digun odol-berotzeari buruz.
Nire sentimentuei buruz.

Arrasaten gertatzen ari denari buruz.

Egin dudan azkenengo bidaiari buruz.
Lanari buruz.
Plan berriak proposatzeari buruz.
Arriskuko kirolei buruz.
Ikusi dudan azkenengo pelikulari buruz.
Jenteak zergatik idazten ez duen arrazoiei buruz.
Krisi ekonomikoari buruz.
Gaur afalduko dodan afari goxoari buruz.
Udazkeneko osto-eroriek eragiten digun tristeziari buruz.
Euskal Herriko egoerari buruz.
Tai Chi Chuanari buruz.
Iraganari buruz.
Etorkizunari buruz.
Bizitzari buruz, idatziko nuke, idatziko banu.

Lander.