Kaixo peñuki!
Ze moduz doa hori? Asteburu hau behintzat aprobetxatuko zenuten, ezta? egin duen eguraldi onarekin... Nik behintzat tope aprobetxatu dut, baina bihar berriro astelehena! ke disaster!
Bueno, beste plan batekin nator. Batzuekin hitz egin dut, baina denok jakiteko idazten dut eta ea zeoze konkretua ateratzen dugun hemendik. Bueno, gehienok badakizue baina Josunek larunbat gauean kontzertua dauka, bere taldeko azkenetakoa! Santutxun! Batzuk joatea pentsatu dugu Oihana, Maddi, Axi, Jaramillo...
Kontua da gaua pasatzeko kontua ez dagoela argi. Zer iruditzen zaizue? Gaua pasa eta etxera bueltatzeko plana ez zait oso deigarria egiten niri behintzat! handik etxera bueltatzeko... Ideia bat bururatu zaigu: Sopelako kanpinean lo egitea. Dendak han montatu eta listo! janaria eta ezer eraman gabe, gehiegi liatu gabe, han jango dugu igandean zeoze. Landerrek esan digu metroa gau guztian zehar dagoela eta ordu erdi inguru dagoela Santutxutik Sopelara, asike ondo, ez? Edo zer iruditzen zaizue?
Norbaitek ideia berriren bat badauka, etxe bat Santutxun adibidez,... jajajaja, onartuko dugu!
Ba hori, ea animatzen garen! NEKIN ikusteko azkenetako aukera izango dugu, e! Azkena Billabonako jaietan izango da, asike... Animatu!
Bueno, ba hori, aste hontan zehar kontaktuan egongo gara. Nik ezingo dut internetera askotan sartu, baina enteratuko naiz! eta egongo naiz zuekin kontaktuan, ez zarete nitaz hain errez libratuko! jejeje
Muxu haundi bat
domingo, 15 de julio de 2007
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario