martes, 21 de agosto de 2007

Aspaldiko!

Kaixo mis amores! jeje

Zer moduz doa uda? Zuetako batzuekin egon naiz eta besteen berri badut, nahiz eta zuekin ez egon, galdetzen jakin dut batzuen berri!

Bueno, nire udara bukatu da, datorren astean lanean hasten naiz eta ya tope ikasten hasi beharko naiz, dauzkadan biak gainditu nahi baditut, baina hau aparte! koñazoak irakurtzeko ez zarete ba blogean sartuko, ez?

Batzuk bidaiari ibiliko zineten udan, ezta? Venezuela, Bosnia, Italia, Dinamarka, Europako beste toki batzuk, Espainiako baten bat... Jaramillo eta biok Asturiasen egon ginen, azkenean egun gutxi baino gustora! Gehinok ezagutuko duzue. Inoiz egon gabe nengoen eta gertu daukagun oso toki polita da! Jairik jai ere ibiliko zineten! Kontatu zeoze!

Txaposa bat naiz! Egia esan Ondarruko berri idazteko asmoarekin sartu naiz, baina oraindik ez naiz hasi! Ondarrun gustora! Gutxi elkartu ginen, baina beno, gustora! Ez genuen ezer berezirik egin, pizza afaldu (Axik oso gustora, e!jeje), parranda (ez genuen asko desfasatu, bueno Olatz...), kanpinean lo (Batzuk bereziki ondo, e! Axi eta Popi!), hurrengo egunean gosaldu, hondartzara (ez zuen eguraldi oso ona egiten baina beno), bokata bazkaldu, zeoze hartu, tontonarena pixkat egin eta kartetan eta palan jolastu... bueno, hori izan zen gutxi gorabehera, badakizue zer egin genuen! Han egon izan bazinate bezela, kasi kasi! jeje

Hemen argazki pare bat, ez genituen asko atera, bueno lau, ea nola gelditzen diren.

Ale kuadrila! muxu asko eta animatu idaztera!
Ondo segi!

2 comentarios:

Goize dijo...

Joe! Ibaien eskubiko zutabe horrekin argazkiak ez dira nik nahi bezela gelditu! ke txasko! beste modu batean geldituko zela uste nuen! sentitzet!
Muxu

Anne dijo...

Igual du Goize!!!

Argazkiak politak e? Eske menuda fotografa que estas hecha!!

Eh!! Bizirik jarraitzen dut!! Cadaquesetik bueltan gaude ya eta etzaigu ezer gertatu!! Anne tope txofer!! Un poco lenta pero bueno, bien, bien!!

Ala potxolitos ba aprobetxatu geraketan jatzuen uda!! Niri ya 5 egun geratzen zaizkit eta!! Baina bueno enaiz kejatuko beste batzuk okerrago daude eta...

Animo ikasten zaudeten guztioi!!!!