Idatziko neuke:
Klaseko hurrengo afariari buruz.
Udaberriak eragiten digun odol-berotzeari buruz.
Nire sentimentuei buruz.
Arrasaten gertatzen ari denari buruz.
Egin dudan azkenengo bidaiari buruz.
Lanari buruz.
Plan berriak proposatzeari buruz.
Arriskuko kirolei buruz.
Ikusi dudan azkenengo pelikulari buruz.
Jenteak zergatik idazten ez duen arrazoiei buruz.
Krisi ekonomikoari buruz.
Gaur afalduko dodan afari goxoari buruz.
Udazkeneko osto-eroriek eragiten digun tristeziari buruz.
Euskal Herriko egoerari buruz.
Tai Chi Chuanari buruz.
Iraganari buruz.
Etorkizunari buruz.
Bizitzari buruz, idatziko nuke, idatziko banu.
Lander.
martes, 6 de mayo de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
3 comentarios:
Aupa zu! Lander aze poesia....
ea datorren astean egiten dizudan konpetentzia,
hori guztiari buruz nahi badezu
itzeitia,
Berriketalekua dezu leku egokia,
kontatzeko zure bizia,
eman lasai iritzia,
kritikatu injustizia,
txalotu ongi egindako guztia,
baña batez ere bihotz bihotzez
goraipatzen det zure abilezia,
jarri dezulako txoko txiki honetan
euskal poesiaren lehenengo hazia.
jode ibai!
Zelango poetiko gabiltzan biok!
Asko gustau jat zure komentario poetikoa. Igual hemetik aurrera poesia moduan idatzikot.
Errezau egiten jatalako.
Patxuek.
Berriketalekua bizirik!
baaf, Ibaienak poesia baño gehio xaxi-bertsua ematen du. Baño bueno, hemen ikusten da jendiak sorkuntza literarioak iteko abilezia daukala.
Egia esan badao bertsua ateatzeko gai anitz... berriketalekua da hau baña ez ta berriketa haundik sumatzen...
ta Lander ze, gauza askori buruz hitz egiteko prest zegola baña geo ez du ezerre komentau tema hoietaz (echar la piedra y esconder la mano)
Albixu
Publicar un comentario