Bueno, argi dago hemen zeinek agintzen duen, ezta? Popik esan eta nik egin!
Ba gu Marruecos aldean ibili gara, motz, baina oso ondo! Popi, bere kuadrilako bi, nire kuadrilako bat eta ni ibili gara handik beroa pasatzen! Baina oso gustora: Marrakech-eko kaleetan zehar galdu, hango bizimodu hain desberdina ezagutu... han ibili gara, regateatu eta regateatu. Esan beharra dago Popik nik baino hobeto egiten zuela, baina beno.
Argazkian ikusten duzuena Marrakech-eko plaza nagusia da, egunez ez dabil jende asko baina gauez zoramena da! jaten ematen duten postu pila bat, jendea dantzan, musika jotzen, zukuen postu hoiek, sugeak dantzarazten dituzten tipo asko... eta kaleetan barneratzen kriston denda pila, alfombrak, pitxiak, babutxak... denetarik eta bakoitzarentzat prezio batean.
Kostako herri batean ere egon ginen, Essaouira, oso polita eta askoz lasaiagoa, han ere postu asko baino askoz lasaiagoak, beste giro bat zegoen han. Hemengo Zarautz bezela ematen
eskertu genuen, beno, hondartzan egoteko ez zen oso aproposa. Eta han, ba mutilak tan freskos eta neskak dena tapa tapa eginda, hondartzan ere, sonbrilla azpian!
Joe! a ze publikazio luzea! Popi, ondo ari naiz, ezta? jejeje
Ba egun bateko txangoa ere egin genuen. Ourika-ko bailarara. Berebere-en herrixkak zeuden oso toki polita. Atlase-an dago kokatuta, eta oso pasai polita da, mendiak izugarriak eta ingurua, ez dakit. Han ur-jauzi bat ikustera joan ginen. 7 ikusteko aukera zegoen, baina horretarako gehiago ibili behar zen, trekking moduko bat eta egiten zuen beroarekin, nekearekin... ez ginen animatu! Ikusi genuen urjauzira iristeko Dato kalean beste jende zegoen! zebau! baina hara iritsi eta oso polita! gainera kriston anbientea zegoen, jendea bainu bat hartzen, dantzan, tinbalak jotzen...
Han geundela zuekin denokin gogoratu ginen, berriketalekuarekin eta Popik eta nik espreski argazki bat atera genuen
Beno, eta hau izan da elkarrekin bizi izan dugun abentura, jeje. Pare bat egunetan banatu egin ginen, nire kuadrilakoa eta ni desertura joan ginen. Oso esperientzi polita, paliza bat hara iristea, baina desertuan gaua pasatzea izugarria! oso ondo zaindu gintuen hango jendeak, janari goxoa prestatu ziguten, festa bereberea egin genuen, izarrak ikusi, jaiman lo egin.. guay! eta Popi eta beste urjauzi batzuk ikustera joan ziren, han bainatu, lasai egon.
Ba hau izan da dena, pixkat txapa, ez? askok idazten ez duzuena nik idazten dut! jeje
Ale, ba animatu zuen oporrak kontatzen! eta elkarrekin egotean kontatuko dizkizuegu abentura gehiago, hemen ezinezkoa da.
Paaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
P.D. Popi, ondo egin dut nire lana?
1 comentario:
Jelou pipol!
Ba nike komentaixo morun eman berkot nere oporran berri ze nei erabiltzailie ta kontraseina ahaztu ez, baino bota ein nabe berrize berriketalekutik.
Ba bi astetxo euki dittut opor, berez ez omentizten tokatzen baino nahasketa batzuatik euki dittut nike, jeje.
Lelengo astin Frantzi aldin ibili naiz pixuko Alaitz ta bere lankide batekin, hasieran Loira aldetik, gaztelu mordo bat ikusten, paraje polittek ta lasaixek. Ta kanpinek ossso merke! Ni harrittute gerau nitzen. Geo La Rochelle aldea, han ya jende gehixo zabilen plai ingurun baino egualdi onik ez. Gau osue euritten pasau ta landa aldea jeisten hasi ginen beste pare bat egunetan lasai lasai etxea allatzekotan baino Arcachon aldin kanpin gehixenak konpleto ta pa kolmo Pyla/ko duna gainea ixotakun kriston zaparraie!Dana bustitte ekaitze pasautekun behera jatxi ta etxea bueltatzie erabai genun pentsautekue baino egun bat lenuo, egualdi eskas horrekin etzaola ta eze. Baino bueno, nei etziten gaizkire etorri festa aurretik deskantsatzeko.
Geo 5 egun herriko festak, ta beste 5 rekuperatzen, jejeje. Ta holaixe bukai die nere oporrak, biher lanea berrize, ontxe bertan depresion post vacacional dauket, baino espero biher martxan hasittekun pasaukoala.
Ah portzierto! Azkenin Tolous-ekue zertan da? Nire azkeneko momentun nabil, aurretik idazteke nauen ezer horri buruz, baino asteburu hontan baldima apuntatze naiz. Datorrenin eztakit ondik ahal izengotan, pentsatzet baietz.
Ta holaixe nere kontuk, aze txapa. Ba ondo ondo segi danok oporretan nahiz lanin ta muxu haundi bana!!
Oihana
Publicar un comentario