jueves, 26 de julio de 2007

E kuadrila!!! Zer??


Ze pasetan da? Hemen danok bloga irakurri eta inorrek idatzi ez? Joe!! Eske ez badogu gauzak jarten... apur bat aspergarrixa da asuntua ez? Badakit uda partian ez garela interneten sartzen baina jakin be badakit ondion badauela jendia, noizbehinka bada be, sartu itxen dana!! Hoooombre!!

Ze plan? Aiaiaiaiai!! Datorren astian Gasteizeko jaiak!! lalalalala!! Ez dozue imaginetan zelako gogua dauketen!! LILILI!!!

E!! Eta Ondarrura ze? Popi super pikatuta dau parejitak doazelako bakarrik baina esan diot nik lasai egoteko tartean bada ere eingotzau eta leku bat! jajaja!! Ez broma da! Maddi be badator!! Olatz ez dot uste kanpiñera etorriko danik baina espero gurekin egotea de guia!! jaja!! Axi eta zu, bazatoz? Ondion ez bozu asmatu "traste" honetan idazten gutxienez idatzi email bat, kalamidad!!

Eingau berba baina gauza asko be ez die preparau biher! 3 egunetako, bokatak jaten egon geinke eta!! Eta kotxeak? Ni tope txofer nabil!!! 2. eguna bakarrik nabilena eta baten bat nirekin haserretu bada ere (eske portuan noie nahiko poliki, pero oye!! es lo que hay!) ya gerua eta lasaixau nabil!! Asike Ondarrura juen biher bana be... zueik atrebiruten bazarie.... jajajajaja!!

Ala potxolos... ba ondo ondo segi eta muxu haunndi bat!!!!!!!!!!!!!!!

5 comentarios:

maddi dijo...

Denak Ondarruraaaaaaaa!!!!!!!!!!!!! primeran pasako degu. Ah! eta Anne, lasai egon, ni zurekin joango naiz bestela. Iñor ez bada atrebitzen ni zurekin. jajaja. Muxu asko eta pozik bizi

Goize dijo...

Bueno, ba nik ere oraintxe irakurri dut blogekoa eta erantzungo dut! ni ere txofer! gu asturiasera goaz eta bueltan ondarrura joango gara, asike de lujo!
Muxu haundi asko eta hitzegingo dugu! oso ondo pasa!
Paaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa

abarkatxo dijo...

Iepa jentuzilla!!!

Atlantikoaren bestaldetik nabil idazten. Berez post berri bat idatzi behar nuen baina ez daukat denbora larregirik.
Bakarrik zan agur bero bat bidaltzeko eta Ondarruko jaietan oso ondo pasa dezazuen esateko.

Besarkada handi bat.
Viva la revolucion bolivariana!!
Independentzia eta sozialismoa.
Muxutxuk!

Anónimo dijo...

Joder, ze post eskasa. Puto Lander, zeoze gehio idatzi berkoek ba. Nola ziak iraultza bolibartarra, nola ikustek, masak kontzientzia iraultzailia hartzen ai dia? Produkzio mediyuen jabetza pribatuakin sartzen hasi dia? PCV-kuak nola dabiltza PSUV-rekin?
Etzakit, hik suposatzeit bastante jakingo dekela gauza hauetaz, ke no estas de bakatas, asike difunde lo k veas.

EH-an gauzak ez dia gehiegi aldau, bueno, PSNkuak ridikulu penosuakin ibili dia, puf, earra dake hoiek oain, jajaja.

Gainontzian ni hemen nitxok, festatik festara. Kriston putada, leku danetan jaiak eta ezin elijiu... Pfff, mendira juteko plana nekan egun batzutako ta kaka zarra azkenian, izorrai. Neure kabuz korrika iten hasi berkoet zeoze sanua itealdea.

Eta bueno, utzi ingo diot idaztiai, hau ezta ta albixun monologuak idazteko lekua. Bueno, ondo segi!

Aupa Txabes!

abarkatxo dijo...

Iepa peña!

Haber, zure galderei erantzunez, albizu (nahizta anonimo ipini, no pasas desapercivido ni escribiendo). Iraultza bolibariarra, astiro-astiro baina aurreraka doa. Kapitalismotik abiatutako iraultzek kontraesan ugari baitituzte eguneroko bizitzatik, hau da, ohituretatik hasita. Ondino oposizioak indar handia deko herrialdea kilika jartzeko moduan. Hortik medioen bitartez egunero-egunero egiten duten bombardeo masiboa. Herri xumea, ostera, Chavezen alde dago eta euren kontzientzia apurka-apurka goraka. Esan behar da, askok "itsuegi" konfiatzen dutela berengan, eta kritikotasun puntu hori galtzen dela batzutan. Hori ere ez da batere ona.

PSUVri (Partido Socialista Unido de Venezuela) dagokionez, Chavezek sortzera deitu duen partido bateratu berria dela eta dagoeneko 6 milioi militante ditu apuntatuta. Alde batetik, jendartearen militante maila ez da oso handia baina kopuruan ikusten da jendarteak parte hartu nahi duela ematen ari den prozesu horretan. Bestalde, PSUVko kargurik garrantzitsuenak, Chavez eta herriaren artean dauzen oligarka oportunista, erdi-reformistak hartu dituztela. Horrek iskanbila asko sortuko ditu. "Queremos ver caras nuevas" lelopean.

Amaitzeko, PCVkoek ez dira partidu bateratu horren aurka agertu erabat. Horregatik PCVko militante askok PSUVn sartu diren. Amorru pixkat eman diena zera izan da. Chavezek deitutako partiduaren sorreran, aldez aurretik esan zuela, partidu hori ez zela Marxista-Leninista izango, ez kubakoaren antzekoa, ez hau, ez bestea. Ez duena esan, zer izango den da. Herriak erabaki dezala. Bitartean tirabira asko sortuko dira PSUVren barnean, dauzen alderdi, sindikatu eta eragile ezberdinen nahasketarengatik, baina hala ere behar beharrezkoa da une hauetan ezkertiarrak diren indarrak batuta izatea. Ea azkenean nola eta norantz amaitzen duen bidea egiten.

Baina bo tranki.
Ea bagauzen laster, lasaiago ta komentatzeko.
Benga besarkada bat danei.
Afarin bat edo nozko??