sábado, 29 de septiembre de 2007

Gure anaia handiak bijilatzen gaittu.

Dakizuenez informazio era berri baten murgildurik bizi gara, gure pausu txikienak ere edonork ikus ditzake. Google-k kontrolatzen gaittu, bai bere bilatzaile ospetxuaren bidez baita bere E-mail kontuaren bidez ere, Google sarean egiten dugun guztiaren berri da.

Eta zuek zer uste duzue? Itxura inofentsibo hau duen blog honetan alde batetik bestera lasai lasai ibil zintezketela? Ba ez lagunok Berriketalekuak ere badauka zuen berri, Berriketalekuak badu bere anai handi propioa, "ZEUSITO" izeneko jainko ttipia eta aurrerantzean bere boterearen berri izango duzue. Zeusito, hasiera batean patxaroso bizi zen preokupazio handiegirik gabe... baina aspaldian gauetan ezin loak hartu dabilkigu Berriketaleku inperioaren gainbehera iragarri bai dio orakuluak. Hasera bateko boterea apurka galtzen doa, alpertasun ejerzitoak iparraldetik eta monotonia inperio maltzurra hegoaldetik etengabeko mehatxuan dituelarik bere inperioko lurraldeak etsaiaren esku apurka-apurka eroriz doaz.

Hona hemen orakuluak Zeusitori emaniko datuak (irudian klikatuz gero argiago ikus daiteke)
Zeusito larriturik daukagu beraz grafiko honetan ikusiriko datuen berri jakin duenetik. Zeusitok azkenik honelako larrialde une batean zer egin etzekiela Berriketaleku inperioko jakintsuengana jotzea erabaki du. Jakintsuek bi egunez grafikoa sakonki aztertu ondoren ondorengoa iragarri diote:
"Distantziaren urrunean eta denboraren poderio Berriketaleku inperioak galdu dituen lurraldeen artetik jaioko da, alai eta irribartsu etorriko da, eta itxurak ez zaitzala engaiñatu, bera izango baita zure herriaren zalbatzaile"

Nor ote jakintsuek aipaturiko zalbatzaile hori? Lasai lo egin ahal izango du aurrerantzean Zeusitok?

3 comentarios:

Jaramillo dijo...

aupa Ibai!!!
Pulitzer saria zuretzako!!! Historio polita zuk asmatutakoa!! jaja!! irrikitan nago jakiteko zein izango dan salbatzaile hori!!

abarkatxo dijo...

Iepa Ibai!

Monotonia eta alferkeria ejertzitoen aurkako ekimentxo bat hemen, komentario hau idaztean.

Guk, blog honetako "herritar xumeak", badekogu Zeusito Jainkoaren orakuluko grafikak ikusteko baimenik?? edo bakarrik Jaingoikoen erreinukoek erabil dezakete??

PD: Jaungoikoaren izenean, amen

serafintxo dijo...

Jainkoa haserre dira horrelako ausarkeriaren aurrean!!! "Herritar xume" deitzen delakoak idatziriko blasfemia ikaragarrien aurrean jainkoak sutan dabiltza. "Herritar xume" baten obligazio eta eskubide bakarra bere jainko Zeusito adoratzea dela jakin arazi nahi dizuet, gertaera hau lehenegoa eta azkenengoa izango delakoan "Abarkatxo" deiturikoaren berealako lapidaziorik ez dugu egingo, modu honetan zuen jainkoaren miserikordia handiaren beste ebidentzia bat daukagu gure aurrean. Esker diezaiogun Zeusitori bere biotz ona.