Historiak dio, uzta hasten ari zen garai lasaietan, herritarrek aisiarako eta patxadarako denbora gehiago zuten uneetan nahiz Otsaileko ipar-ikasketa aize gogor eta lan-hotz zitalak astintzen zuenean, esperantzak galtzeraino herritarrak etxe eta liburuartean ezkutazen ziren une latzetan, gerlariok beti izaten zutela herriari Otsaileko negu gorriaz babesteko indarra, alaitasun eta
irrifarrea bueltatzeko gaitasuna.Historiak dio, gerlariak egun eder batean aizeak eramanik bezala desagertu zirela ordea. Eta herria iluntasun garai latzgarri batean erori zela. Zurrumurruak ugari izan ziren: Diruaren, xuhurtazunaren eta pantumakaren jatorriko lurralde galduetarantz abiatu zirela zionekin bazegoen, amodioaren eta gazteluen aberria izaniko ballara handietan muturrak eztututa hizkuntz arrotz bat xuxurlatzen aditu zituztela zioten besteek, mendirik garaienen eta laku zakonenen neutralitatean galdu zirelakotan zeuden apur batzuk, baiña benetan gertaturikoa misterio bat da oraindik.
Historiak dio, garai horretan hasi zela berriketaleku inperioaren gainbehera. Herritarrak iluntasun eta tristeziaren poderioz sakabanatuz joan zirela, gutxi batzuk ordea geratu omen ziren, ausartenak edo inozoenak izan ziren batek daki.
Historioak dio, gerlariok Mondrator herrian hasi eta heziak izan zirela, Mondrator izan zelarik Berriketaleku inperioaren biotza garai oparoenetan. Zoritxarrez gaur egun iluntasun garai lazgarri honetan oparotasun eta zoriontasunaren meka izaniko herria Alpertasun inperioaren menpean dago.
Zeusito jainkoak ordea, orakuluaren iragarpenak sakon eta luze aztertu ondoren, lehen gerlari indartsuen babesleku izaniko herri honetan topatuko duelakoan bere inperioren zalbatzailea, hiru gerlari oldartsu eta zuhurri bertara abiatzeko agindua eman die.
Zeusitok "Jokatu zuhur eta etsaiak ez zaitzatela beraien menpe hartu, Alpertasun inperioak misterio beldurgarriak izkutatzen dituela baidiote kondairek" esan eta abiatu dira hiru gerlariak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario